Zertarako balio du musika?
Abdelazar suiteaAntzerki-lan bat musikalki apaintzeko idatzitako musika-lan hau rondo bat da, hainbat ahapaldiren eta errepikaren arteko txandakatzean oinarritzen den musika moldea: A B A C A.
Koreografia
Hasierako kokapena
Bikoteka ilaran. Mutilak eskuineko eskua eskaintzen dio neskari. Honek ezkerreko eskua ipiniko du, baina ukalondoaren azpitik betiere. Dantza erreberentzia bat eginez hasi eta amaitzen da.
Pausu bakuna
Ezkerreko oina aurreratzen da, eskuinekoa parera hurbiltzen zaio. Hurrengo pausuan eskuineko oina hasten da eta ezkerrekoa hurbiltzen zaio.
Pausu bikoitza
Pausu bat ezkerreko oinaz, pausu bat eskuinekoaz, pausu bat ezkerrekoaz eta pausu bat eskuinekoa bestearen parera. Pausu-sekuentzia berbera errepikatuko dugu beti: hasierako kokapena, pausu bakuna eta pausu bikoitza.
Aldaerak
Pausu bakunaren norabideak alda daitezke eskuinera, ezkerrera, atzera. Pausu bikoitza atzealdera egin daiteke, edo bira erdia eginez noranzkoa aldatzeko , etab.
Soinua, isiltasuna eta zarata
Zarata desiratzen ez den soinua da. Adiera arruntean bolumen edo ozentasun handiko soinua nahiz bolumen txikikoa izan arren, atsegina ez den soinu jarraitua, pertsonen jarduera edo horien arteko komunikazioa eragozten duena. Hedaduraz, beste erabilera batzuk ditu: adibidez, zientzian seinale eta aldagai baten zorizko osagaia da eta musikan egituratik ateratzen den soinua da
.
Soinua edo hotsa objektu baten bibrazioek eragindako uhinek entzumen sisteman sortzen duten kitzikadura da
Isiltasuna huts ezinezkoa da.
Soinuaren parametroak
Musika sortzeko erabiltzen diren soinuak deskriba ditzakegu lau parametro erabiliz:
1. Iraupena: Zenbat denbora entzuten dugu hots bat. Adibidez, soinuak luzeak edo laburrak dira.
2. Intentsitatea: Soinuak sendoak edo ahulak izan daitezke. Musikan, dinamika deitzen zaio (forte, piano, mezzoforte)
3. Altuera: Soinu baten garaiera baloratzen du. Hots altuen edo baxuen sekuentziak erabiltzen ditugu doinuak sortzeko.
4. Tinbrea: Nork (gizonezkoa, emakumezkoa, umea) edo zerk (musika tresna edo beste baliabide bat) sortu duen soinu bat aipatzen digu. Hots bat beste batetik bereizten uzten digun ezaugarria da.
AHOTSA DA LEHEN MUSIKA- TRESNA
Abezteko ez ahaztu airea hartzea
Airea da giza ahotsaren iturria. Garrantzitzua da arnasa kontrolatzen jakitea eta arnas ariketak esauera osos egitea.
Airea da giza ahotsaren iturria. Garrantzitzua da arnasa kontrolatzen jakitea eta arnas ariketak esauera osos egitea.
Arnasketa aldiak:
- Hartu sudurretik arnasa
- Ahotik arnasa bota
Arnasketa motak:
a)Goi- arnasketa: birikien goialdea bakarrik betetzen dugu.
b)Adominal edo diafragmatikoa: airea biriken aurrealdeko beheko aldean kokatzen da.
c)Saihetz-adominal edo saihetz diafragmatikoa: hauxe da egokiena, airea birikietako barrumbearen beheko perimetro guztian zabaltzen delako.
Perkusiozko musika tresnak
Instrumentu hauetan soinua kolpe, elkar jotze, astintze edo marruskaduraren bidez sortzen da. Oso familia zabala da, eta jotzeko modu askotarikoak daude:
- Kolpatzen direnak: makilaz, eskuz edo beste zenbait tresnaz kolpatzen dira (danborra, xilofonoa, triangelua...).
- Elkar jotzen direnak: Instrumentuaren beraren atalak elkarren kontra jotzen dira (kaskainetak, txindatak, klabeak, krotaloak...).
- Astintzen direnak: soinua Instrumentua bera astinduz, soinua sortzen da (maraka).
- Marruskatzen direnak: soinua instrumentuaren gorputza igurtzen denean sortzen da (güiroa).
Sailkatzeko modu ezberdinak badaude ere, hemen bi taldetan banatuta aurkituko ditugu: intonazio zehatzeko perkusio-instrumentuak (altuera desberdineko soinuak) eta intonazio zehaztugabeko perkusio-instrumentuak (soinu berdina).
Soinuaren grabazio- eta zabalkunde-bideak
1881ean, Thomas Alva Edisonek fonografo sortu zuen, zilindro batenb soinua erreproduzitzen zuen. Grabazio eta erreproduzio sistemek, XX. mendean bilakaerarik handiena. Emile Berliner disko laua diseinatzen lehena edo mikroildo-disko. 1965. kasete merkaturatu zen. Walkamanarekin, erreproduzitzetzailea txiki eta eramangarria izateko aukera ere badugu. Laurogeita hamarreko hamarkadan, compact disk delakoa merkeratu laser izpien bidez irakurketa optikoa egin. Internetek ematen dituen aukerak, berriz, mugagabeak dira. MIDI sistemari esker, notei, soinuari, erritmoari eta abiadurari buruzko informazio kodifikatua, DVDak irudia eta soinua gordetzen ditu.
Gaur egun harrigarria da asmatzaileak berak ere ez igartzea fonografoak izandako bilakaera eta berarekin ekarri dituen negozio kopuru itzelak.
Gaur egun harrigarria da asmatzaileak berak ere ez igartzea fonografoak izandako bilakaera eta berarekin ekarri dituen negozio kopuru itzelak.
Alterazio eta bitarteak
Alerazioak nota batean garaiean aldatzen duten ikurrak dira. Bi soinuren arteko garaiera aldean bitartean esan ohi zaio.Bitarteak tonutan eta tonuerditan neurtzen dira.
Moldava
Musika lan hau Nire izenburuko poema sinfonikoen saileko bigarrena da. Poema sinfonikoa musika deskribatzailea da.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina